Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

germanio

iz. Kim. Gai bakuna, metalikoa (Ge; at.-z. 32; at.-m 72,59; balentziak 2 eta 4). Zuri grisa da, hauskorra, eta airean egonkorra. Eztainuaren eta silizioaren tasun batzuk ditu. Hainbat mineraletan izaten da (argirodita, germanita, blenda, etab.). Clemens Winkler alemaniarrak bakartu zuen giroditatik 1886. urtean. Haren oxido ezagunena (GeO2) ikatzarekin erreduzituz lortzen da. Metala izan arren oso eroale txarra da, eta erdieroaleak egiteko erabiltzen da. Beste zenbait elementuren kopuru txikiekin nahastuta korronteari zentzu bakar batean igarotzen uzteko gaitasuna du. Diodoak, trantsistoreak eta abar egiteko erabiltzen da germanioa, eta beronen oxidoa errefrakzio handiko beira egiteko.