Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Genseriko

Afrikako lehen errege bandaloa (428-477). Bandaloen gidaria izan zen Afrikako konkistan (429). Bonifazio jenerala Hiponan menderatu (431) eta Kartago hartu ondoren (439), erromatarren mende zegoen Afrika bereganatu zuen (442). Erromatarrei beren lurrak kendu eta katolikoak esetsi zituen. Afrikako iparra Tripoliraino eta Mendebaleko Mediterraneoko uharteak hartu zituen. Erromatar Inperio guztian zehar lapurretan ibili ziren hark bidalitako gudarosteak.