Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gentileschi

(Orazio Lomi deitua) Italiar margolaria (Pisa, 1565 - Londres, 1647). Toskanako manierismoaren eraginpean hezi zen. Erroman Caravaggio ezagutu zuen eta Agostino Tassi-rekin batera zenbait jauregi apaindu zituen bertan. Ondoren, Genoan eta Frantzian ibili zen lanean, eta azkenik Ingalaterran. 1626tik aurrera, Karlos I.aren gorteko pintore ofiziala izan zen. Erretratugile gisa nabarmendu zen.