Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gentziana

iz. Bot. Gentzianazeoen familiako izen bereko generoko landareen genero izena. Gentziana generoak 400 bat landare mota hartzen ditu; gentziana izena ematen zaie gehienei. Bizikorrak dira eta lurralde menditsuetan hazten dira. Sustrai sendo biguna dute, ahogozo mingotsa, eta usain sarkorra; medikuntzan erabiltzen ziren antzina. Loreak urdinak izaten dituzte. Gentiana asclepiadea da genero honetako landare ezagunena.