iz. Brasilgo goi-ordokiaren ekialdean bizi den herria. Txiki samarrak dira neurriz, eta dolikozefaloak. Ehiztariak eta nekazariak dira; batata lantzen dute batez ere. Biribilean ezarritako txaboletan bizi dira. Gizarte antolamendua amaren ingurukoa eta exogamikoa da, baina galtzen ari da.