Gdansk
(Al. Danzig) Poloniako iparreko hiria eta portua, Vistula ibaiaren mendebalean. Baltiko itsasotik 6 km-ra. 460.000 biztanle (1984); Sopot eta Gdyniarekin batera 680.000 biztanleko hiri inguru bat osatzen du. Monumentu ugari ditu (udaletxea, XIV-XV. mendeetakoa; armategi handia, XVII. mendekoa; Andre Mariaren eliza, XIV-XV. mendeetakoa); Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraberritu egin dira gehienak, hiria suntsiturik gelditu baitzen. Kultura, jakintza, merkataritza eta industria hiri garrantzitsua da. Industria mekanikoa, kimikoa, ehungintza eta Lenin ontziola (1988ko abenduan itxia). v Historia. 1970. urtean, Gdansk-en, Sopot-en eta Gdynian langileak matxinatu ziren, eta Gomulka, Poloniako lehendakaria, bere kargutik kentzea lortu zuten. 1980an hasitako greben ondorioz, langileek aginte komunista eraistea lortu zuten. Lech Walesa nabarmendu zen borroka horietan langileen buruzagitzan.
- Gazume
- gazur
- Gazzara, Ben
- Gazzelloni, Severino
- gd
- Gdansk
- Gdynia
- ge 1
- ge 2
- Ge
- Gea