Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gebara

Barrundiako udalerriko herria (Arabako Lautada). 31 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarri dira Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza, XV. mendeko gaztelua (Lehen Karlistadan suntsitua) eta XIII. mendeko gotorlekuaren hondakinak. Judu familia batzuk bizi izan ziren Gebaran.