Gdynia
(Al. Gdingen). Poloniako hiria eta portua, Gdansk-eko mendebaleko badian, Versaillesko hitzarmenaren bidez Pomeranian sortu zen pasabidearen muturrean. 240.000 biztanle ditu (1984). Kultura, jakintza, industria eta merkataritza hiria da. Ontziolak ere badira. v Historia. Arrantzale herritxo batean eraiki zen (558 biztanle 1919an) 1924-1939 bitarteko urteetan. Gaur egun Poloniako portu artifizialik handiena da.