Gazzara, Ben
Estatubatuar antzezlea (Manhattan, New York, 1931). Ameriketara fortuna bila joandako italiar emigranteen semea. Ingeniaritza elektronikoko ikasketak egin zituen ongintza erakunde batean (Gazteen Klubean), baina lanbide horretan hasi baino lehen antzerkigintzan murgildu zen buru-belarri. Lagun talde batekin End as a Man obra muntatu zuen auzoko antzoki batean, eta lan horrek Broadwayko ateak zabaldu zizkien. Zineman, The Strange One filmean egin zuen estreinaldia. Horren ondoren, beste film askotan parte hartu zuen: Katemea zinkezko teilatuan, A Hatful of Rain, Zoraldi arrunt baten historia… Zineman ez ezik telebista sail askotan egin du lan: OB VII, Hilketa baten anatomia, Altzairuzko arima… 1989ko irailean omenaldia egin zioten, eta bizitzan egindako lan osoa saritu, Deaville-ko Jaialdian eta Donostiako Zinemaldian.