Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gazela

iz. Zool. Afrikako eta Asiako ugaztun apodun hausnarkaria, liraina eta lasterra; zango-mehea, adar-eraztunduna eta ile-horixka da (Gazella dorcas). 1,20 m bat luze da isatseko 20 cm-ak barne, eta 50-60 cm garai. Ile hori-gorrixka du gainaldean, zuria bular-sabeletan eta isats inguruan, baina isatsa bera beltza izaten du. Adarrak lira formakoak ditu. Oso animalia bizkorra eta jauzikari ona da. 5-6 hilabeteko ernaldiaren ondoren ume bakarra izaten du. Afrikako hegoaldean eta Sartalde Hurbilean bizi da. Literaturak, olerkariek batez ere, aspaldidanik erabili izan dute gazela liraintasunaren eta pertsona maitearen irudi gisa.