gastu
iz. Gastatzea; gastatzen dena. v Zuz. Lege ekintza batengatik edo legeak eskatzen duen eskaeraren bat betetzeko egiten den xahupena. Salmenta gastuak. v Gastu publikoa. Ekon. Banaezinak direlako enpresa pribatuek beren gain hartu ezin dituzten zerbitzu publikoen gastua. Inbertsio publikoak, biztanleentzat eta enpresentzat diru laguntzak, ondasun eta zerbitzuen erosketak, funtzionarioen soldatak… dira gastu publikoaren zenbait erabilera.