Gaston IVa Foixkoa
Foixko kondea 1436-1472 bitartean, eta Biarnoko bizkondea (Foix, 1423 - Foix, 1472). Joan Graillykoa Foixko kondearen eta Joana Albretekoaren semea zen. Nafarroako oinordekoa zen Aragoiko Leonorrekin ezkondu eta Nafarroa bere mendean hartu nahi izan zuen. Luis XI.ak ez zion onartu erreinu horren gainean izan zezakeen eskubidea eta Gastonek Guyenne probintzia oldarrarazi zuen erregearen kontra (1471).