Gaston IIIa Foixkoa
(Gaston Phoebus deitua) Foixko kondea 1343-1391 bitartean, eta Biarnoko bizkondea (Ortheze, 1331 - Ortheze, 1391). Borrokalari eta zaldizko bikaina izan zen, XIV. mendeko handikien eredu; literatura eta artezalea zen. Ehun Urteko Gerran Filipe VI.aren aldekoa izan zen. Teutoiekin batera Prusiako fedegabeen kontrako gerran parte hartu zuen (1356). Frantziara itzuli, eta nekazari matxinada baten kontrako zapalkuntzan parte hartu zuen (1358). Konpainia Handien laguntzaz Armagnac-eko kondea menderatu zuen Lannac-en (1362). Kondea askatzearen truke jaso zuen diru ordain handiari esker gorte oparo bat eratu zuen. Ondasun guztiak koroari utzi zizkion, bere seme bakarra haserrealdi batean hil baitzuen 1382an.