Gaston Foixkoa
(Nemours-eko dukea) Frantziako aitonen seme (1489 - Ravenna, 1512). Foixko Joanen eta Orleans-eko Mariaren semea zen, Luis XII.aren iloba eta Nafarroako erregina zen Aragoiko Eleonoraren biloba. 1505etik aurrera Nafarroako errege kargua hartu zuen, berari ez zegokiola, Katalina Foixkoari baizik, Frantziaren erregearen eskutik. Horretarako Zuberoako bizkonderria eman eta Nemours-ko duketzarako bidea erraztu zion. 1510ean Tolosako parlamentuak Albretekoak Pirinioen iparraldean zeuzkan jabetza guztiak bere esku uztea lortu zuen.