gasteropodo
izond. eta iz. Biol. Oin gihartsu baten bidez, irristatuz, mugitzen diren soinberen klasea eta klase horretako soinbera. Bizkarraldean maskorra eta sabelaldean oina dute eta gorputza ez izaten dute simetrikoa. Burua gorputzeko gainerako ataletatik berezia dute; bi begi eta bi luzakin (zentzu organoak) edo bi baino gehiago izaten dituzte buruan. Maskorra biribila da, eta maskorraren barruan erraiak dituzte. Elikatzeko erradula erabiltzen dute; hezurkizko banda hortzatu bat da, elikagaiak txikitzen dituena. Hermafroditak dira eta uretan, ur gazitan batez ere, bizi dira gehienak. Hiru azpiklase bereizten dira klase honen barruan: prosobrankioak, opistobrankioak, eta birikadunak, eta 60.000 bat mota hartzen ditu. Barakuilua eta lapa dira gasteropodo ezagunenetako batzuk.