Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gasteromizete

izond. Zool. Basidiomizeteen klaseko izen bereko ordenako onddoez esaten da. Saprofitoak dira eta mizelio handia dute. Fruitua ematen duten esfera edo arrautz itxurako gorpuxkak izaten dituzte; horien barrenean heltzen dira esporak. Gorpuxkek peridio izeneko estalkia dute inguruan. 700 onddo motatik gora hartzen ditu ordena honek.