Garzia Garmendia, Juan
Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Legazpi, 1955). Filologia ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan. Geroztik, irakasle jardun du hainbat urtez eta literatura itzulpen ugari egina da. Melville, Borges, Chesterton, Shakespeare, Primo Levi, Schwob, Beckett eta Rulforen obrak euskaratu ditu, besteak beste. 1999an, literatura itzulpen onenaren Euskadi saria irabazi zuen Jose Luis Borgesen Ipuin hautatuak lanarekin. Bereak dira ere Akaso (1987) ipuin bilduma eta Itzalen itzal (1993) eta Fadoa Coimbran (1995) narrazio-lanak. Haur eta gazte literaturan Antonio Maria Labaien saria eskuratu zuen 1994an, Sudur puntan mundua lanagatik. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (IVAP) Institutuan itzulpengintza-irakasle jardun zuen denboraldi batez eta Joskera lantegi liburua argitaratu zuen 1997an, euskararen sintaxia hizpide zuela. Urte horretan bertan Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik saiakera argitaratu zuen.
- garun
- garundegi
- garuntxo
- Gary, Romain
- Garzia Garmendia, Joxerra
- Garzia Garmendia, Juan
- gas
- gasa*
- gasbide
- Gascogne, Golfe de
- Gascoigne, Paul John