Gary, Romain
(Roman Kacew benetako izenez) Frantses eleberrigilea, Lituaniakoa jaiotzez (Vilnius, 1914 - Paris, 1980). Haurtzaroa eta gaztaroa SESB-a zenean eta Polonian eman zituen. 1928an Parisa joan zen, eta Bigarren Mundu Gerran Frantzia askatuaren aldeko soldadu izan zen. Haren lehen eleberrian, Education européenne (1945, Europar heziketa), poloniarrek izan zuten alemaniarren kontrako erresistentzian oinarrituta dago. 1956an Les racines du ciel (Zeruaren sustraiak) idatzi zuen, Afrikan girotutako eleberria. La promesse de l’aube (1959) idatzi zuen gero, amaren oroiminez idatzitakoa. Arrazismoaren aurka Chien blanc idatzi zuen (1970, Zakur zuria) eta 1975ean Goncourt saria eman zioten La vie devant soi (Bizitza haren aitzinean) liburuarengatik. Goncourt saria bi bider irabazi duen idazle bakarra da; horietatik bat irabazi zuen lana izengoitiaz sinatu zuen.