Garro Artola, José de
Gipuzkoar militarra (Arrasate, 1623 - Donostia, 1702). Militar ikasketak egiten hasi zen gaztetan eta Portugalgo eta Kataluniako kanpainetan borrokatu zen. 1671. urtean Santiagoko ordenako zaldun egin zuten. 1674an Tucumango gobernari izendatu zuten eta 1676. urtean kargu bera izan zuen Buenos Airesen. 1680. urtean, Sacramentoko portugaldarren koloniari eraso egin zion eta Lobo jenerala atxilo hartu zuen. Txileko kapitain nagusi izendatu zuten 1682an, eta 1692an Gibraltargoa. Donostian hil zen handik hamar urtera.