Garro etxea
Lapurdiko handiki familia (Gerezieta, Lekorne). Garroko lehen jaun ezaguna Bertrand, Lapurdiko bizkondearen zerbitzaria, izan zen (XII. mendean). XIII. mendean, Amigot Garrokoak Nafarroako eta Ingalaterrako erregeen artean bitartekari lanak egin zituen, eta handik aurrera Nafarroako erregeen zerbitzari egin ziren garrotarrak. Gerezietako etxea utzi gabe, etxe berriak sortu zituzten Orzaizen eta Iruñean. Garro eta Altzate etxeak batu ziren 1641. urtean eta Urtubiko gaztelua hartu zuten oinordekotzan. Kargu militarrak eta aitonen seme tituluak izan zituzten garrotarrek XVII. eta XVIII. mendeetan.