Garrigues y Díaz-Cañabate, Antonio
Espainiar legegizon eta diplomatikoa (Madril, 1904 - Madril, 2004). Gaztetan, harreman estuak izan zituen literaturaren munduarekin. José Bergamín eta Eugenio Imazekin batera, Cruz y Raya aldizkaria sortu zuen, 1934an. Hiru urte lehenago, Justizia ministerioko eregistro eta notariotzaren zuzendari nagusia izendatu zuten, eta Espainiaren enbaxadore izan zen Washingtonen eta Vatikanoan. Monarkiaren garaiko lehen gobernuan, Justizia ministro izan zen. Haren literatura obra guztia hiru liburuz eratua dago: Diálogo conmigo mismo (1978, Elkarrizketa neure buruarekin), Los Poemas en la encrucijada de Roma (1985, Poemak Erromako bidegurutzean) eta Reflexión sobre las cosas que pasan (1984, Gertatzen diren gauzei buruzko gogoeta).
- garriazeo
- Garrido Jiménez, Manuel
- Garrido Llanos, Ricardo
- Garrido, Felipe
- Garriga, Gabino
- Garrigues y Díaz-Cañabate, Antonio
- Garrincha
- Garris
- Garriz Ayanz, Javier
- Garro Arizkun, Nicolas Ambrosio de
- Garro Artola, José de