Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garrincha

(Jaiotza izena, Manuel Francisco Dos Santos). Brasildar futbolaria (Rio de Janeiro, 1933 - Rio de Janeiro, 1983). Munduan sekula izan den futbolaririk hoberenetakoa. Jaiotzatik zeramatzan soinean miseriaren aztarnak (oinak 80 grado barrurantz okertuak, bizkarrerruza ere oso zuzena ez…), baina Botafogo taldeak hartu egin zuen eta hortxe eman zituen urte hoberenak. Brasilek Munduko Kopa lehenbizikoz irabazi zuenean (1958), hantxe zen Garrincha (antxeta, portugesez), baita 1962an Txileren aurka irabazi zuenean ere. Miseria gorrian hil zen, alkoholismoak jota.