Garro Basterretxea, Bernardo Maria
(«Otxolua» deitua). Bizkaiko idazlea eta itzultzailea (Mundaka, 1891 - Bilbo, 1960). Bilbon merkataritza ikasketak egin ondoren Argentinara joan zen; han zazpi urte eman zituen (1920-1927). 1932. urtean Croce-ren Bertolda eta Bertoldin obra euskaratu zuen. Ondoren Jean Barbier lapurtarraren zenbait ipuin bizkaierara egokitu zituen. Harena da halaber, oraindik argitara eman ez den Lau Ebanjelioak obra, Gomá-ren Evangelios Concordados lanaren itzulpena. Euskaltzain urgazlea izan zen.
- Garrincha
- Garris
- Garriz Ayanz, Javier
- Garro Arizkun, Nicolas Ambrosio de
- Garro Artola, José de
- Garro Basterretxea, Bernardo Maria
- Garro etxea
- garro
- Garroko harana
- garropil
- Garros, Roland