García Asarta, Inocencio
Nafar pintorea (Gastiain, 1862 - Bilbo, 1921). Gasteizen, Erroman eta Parisen egin zituen pintura ikasketak. 1895. urtean arrakasta handia izan zuen erakusketa bat egin zuen Parisen. Urtebete geroago Madrilera jo zuen Prado museoan urte betez lan egiteko. Erretratugile lanetan nabarmendu zen: Evaristo Churruca, Sabino Arana, Estanislao Aranzadi, etab. Bestelako obrak: Costas de Ondarroa, El hogar del pescador, Mar Cantábrico, Un rincón en la sierra de Urbasa eta Una aldeana de las Amescoas.