Bizkaitar pintorea (Bilbo, 1926). Bilbon eta Anberesen egin zituen pintura ikasketak. Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Txekoslovakian, Mexikon, Polonian eta Iranen egin ditu erakusketak. Obra nagusiak: Arrasateko plaza, Susana, Toledo eta natura hilak.