García Alegría, Fernando
Bizkaitar pintorea (Bilbo, 1896 - Bilbo, 1952). Buenos Airesen hartu zuen bizilekua eta bertan egin zituen pintura ikasketak. Parisa joan zen ondoren eta erakusketa garrantzitsu bat egin zuen han. Maisutasun handia erakutsi zuen koloreen erabileran. Obra nagusiak: Gitanas (1919), Desnudo (1922), La dama del abanico (1924) eta Figuras de ballet (1951).