Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gama da Silva, Donato

Brasildar futbolaria (Rio de Janeiro, 1962). Bere sorterrian hasi zen futbolean jokatzen, América de Rio taldean. Handik Vasco de Gamara joan zen gero, eta han eman zituen kirolari profesional gisa egindako urte gehienak. 1988-1989 denboraldian Atlético de Madrid taldeak hartu zuen. Nazioarteko txapelketetan Atlético de Madrid taldearekin jokatzeko espainiar hiritartasuna har zezala aholkatu zioten, eta azkenik, hiritartasun bikoitza eskuratu behar izan zuen, espainiar selekzioarekin jokatu ahal izateko. 1993. urtean, bere taldearen baitan hainbat gorabehera sortu zirela ikusita, taldea uztea erabaki zuen Donatok, eta horrela, denboraldi haren amaieran Deportivo de la Coruña taldera aldatu zen.