Gallotta, Jean-Claude
Frantses dantzaria eta koreografoa (Échirolles, Isère, 1950). Frantziako Jeune Danse taldeko dantzari nagusia izan zen, eta koreografiaren erabateko aldaketa ekarri zuen. Arte Ederren ikuspegitik, ikuskizun distiratsuak, antzezle, dantzari eta artistak bat egiten dutenak asmatu zituen. New Yorken Merce Cunningham koreografoaren lana ezagutu zuen; hark Émile Dubois taldea sortzera bultzatu zuen, eta Grenobleko kultura etxeko sorkuntza koreografikoko taldea izan zen. Ulysse (1981) lanarekin, bizitzaren poza adierazi nahi izan zuen eta hiztegi klasiko eta modernoak bat egin nahi izan zituen. Ondoren egin zituen Les Aventures d'Ivan Vaffan (1984, Ivavn Vaffanen abenturak) eta Les Louves et Pandora (1986, Otsoak eta pandora). 1987an Mammame lanak izugarrizko arrakasta izan zuen Montréaleko dantza berriaren nazioarteko jaialdian. Ondorengo Docteur Labus (1988) eta Les Mystères de Subal (1990, Subalgo misterioak) lanen ondoren, Gallottak dantza antzerkian eta musikan barneratu zituen La Légende de Roméo et Juliette (1992) eta La Légende de Don Juan (1992) obretan esaterako. Bere unibertso nahasi eta hunkigarria zinemara eraman zuen Rei Dom (1989) eta L'Amour en deux (1991) filmekin.