Gallup, George
Estatu Batuetako matematikaria (Iowa, 1901 - Suitza, 1984). Estatistika landu zuen. Hauteskundeetarako iritzi galdeketak egin zituen batez ere. Emo Roperrekin eta Archibald Crossley-rekin inkesta bat egin eta Roosevelt-ek Landon-i hauteskundeak irabaziko zizkiola esan zuen, eta asmatu; horrek eman zion ospea. Hauteskundeetarako “Gallup galdeketa” delakoa asmatu zuen. Sistema horrek estatua partetan bereizten du matematika formula jakin baten arabera, eta parte edo talde bakoitzeko iritzi bakoitzeko erakusgarri bat hartu eta aztertu egiten da. Ekonomia inkestak ere egin izan dira haren metodoa oinarri hartuta.