Gamallo Fierros, Dionisio
Galiziar idazlea (Ribadeo, 1914 - Madril, 2000). Zuzenbidean eta filosofia eta letretan lizentziaduna eta Oviedoko Unibertsitateko literatura katedraduna izan zen. Azterlan bikainak egin zituen Rubén Darío, P. Feijoo, Carolina Coronado, Clarín, Nicomedes Pastor Díaz, Adelardo Curros Enríquez eta Rosalía de Castro idazleei buruz, besteak beste, eta hainbat aldizkaritan lan egin zuen. Espainiako eta Galiziako Errege Akademietako kidea zen eta zenbait sari irabazi zituen, besteren artean, Gaztelaniazko Olerki Saria Santiagoko Lore Jokoetan (1945). Salvamento (Salbamentua) eta La voz derrotada (Ahots garaitua) olerki bildumak eman zituen argitara.