Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gallo, Max

Frantses politikari, idazle eta historialaria (Niza, 1932). F. Mitterrand Frantziako presidente zela, gobernuaren bozeramaile izan zen (1983-1984). Politikagintzan aritzeaz gainera, zenbait eleberri eta saiakera argitaratu izan ditu: La baie des anges (1975-1976, Aingeruen badia), Le regard des femmes (1991, Emakumeen begirada), Le condottiere (1994), Le chant du départ (1997, Abiatzearen kantua) eta Le soleil d’Austerlitz (1997, Austerlitzeko eguzkia).