Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galio

iz. Kim. Metal itxurako gai bakuna, zuri urdinxka (Ga; at.-z. 31; at.-m. 69,72). Zink, burdin, aluminio eta beste mea batzuetan azaltzen da, kopuru txikietan. Paul Emile de Boisbaudran frantsesak aurkitu zuen 1875ean. Galioa metal gisa ez da industrian erabiltzen, baina galioa osagai duten gai konposatu batzuk erdieroale gisa erabiltzen dira laserrak eta antzeko tresnak egiteko.