Galindo, Sergio
Idazle mexikarra (Jalapa, Veracruz, 1926 - Veracruz, 1993). Filosofia eta letrak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Veracruzeko Unibertsitateko argitaletxea sortu eta zuzendu zuen eta baita La Palabra y El Hombre aldizkaria ere (1957-1964). Arte Ederretako Institutu Nazionaleko Koordinazio Departamenduko buru eta zuzendari izan zen hainbat urtean. Hainbat domina eta sari eman zizkioten, besteak beste, Britainia Handiko Honorary Officer of the Most Excellent Order of the British Empire, Mariano Azuela Eleberri saria (1984), Xavier Villaurrutia saria (1986), José Fuentes Mares saria (1987). Terciopelo violeta (Belus morea) antologia idatzi zuen 1985ean, eta ipuinen artean aipagarriak ditu: La máquina vacía (1951, Makina hutsa), Oh, hermoso mundo! (1975, Oh, mundu ederra!), Este laberinto de hombres (1979, Gizonen labirinto hau). Eleberri ugari idatzi zituen, besteak beste: Polvos de arroz (1967, Arroz hautsak), La justicia de enero (1960, Urtarrileko justizia), La comparsa (1964, Konpartsa), Nudo (1970, Korapiloa), Los dos ángeles (1985, Bi aingeruak), Otilia Rauda (1986).
- Galileako itsasoa
- galilear
- Galileo
- galinazeo
- Galíndez Suárez, Jesús
- Galindo, Sergio
- Galindo
- galio
- Galipentzu
- galipot
- Galitzia