Gabrieli, Andrea
Italiar musikaria (Venezia, 1515 - Venezia, 1586). Veneziako San Markosko abeslari izan zen lehenbizi eta bertako organo-jotzaile ondoren. Lan gehienak Bavarian egin zituen. Polifonian berrikuntza handiak egin zituen, Lassus-en artea bazterrera utzita. Musika profanoa idatzi zuen (madrigalak 3, 5 eta 6 ahotsetarakoak, greghesche, giustiniane, mascherate direlakoak), herri musika batez ere, eta baita erlijio musika ere. Kobrezko musika tresnetarako eta biolinerako musika idatzi zuen batez ere. Venezian Lepantoko garaipena (1571) ospatzeko egin ziren festetarako musika eta Henrike III.ak (1574) egin zuen bisitaldirakoa idatzi zituen. Organorako sortu zituen “intonazioni preludianti” lanak koru preludioaren aitzindariak izan dira. XVI. mendeko Veneziako musikagilerik handienetakoa izan zen C. Merulo-rekin batera.