Gabriel, Jacques Ange
Frantses arkitektoa eta dekoratzailea (Paris, 1698 - Paris, 1782). Jacques bere aitarekin lan egin zuen, eta ondoren aitaren lekua hartu zuen erregearen lehen arkitekto eta Arkitekturako Akademiako lehendakari gisa. Erregearen egoitza batzuk eraberritu zituen; Fontainebleau, Compiègne, Choisy eta Blois-ekoak eraberritu eta Versailles-eko hegaletako bat hasi zuen. Parisko Opera (1753) eta Petit Trianon (1762-1768) eraiki zituen. Parisen, Luis XIV.aren plaza (gaur Concorde) eraiki zuen, eta baita haren inguruko bi eraikuntza ere (1762-1770). Eskola Militarra ere berak egin zuen (1751-1775). Frantziako arkitektura klasikoaren ezaugarriak agertu zituen bere lanetan.