gabota
iz. Mus. Frantziako antzinako dantza, XVI. mende ingurukoa eta Gap eskualdean sortua (gavot zuten izena eskualde horretako biztanleek eta hortik datorkio izena). Luis XVI.aren garaian toki askotara hedatu eta oso ezaguna egin zen. Suite barrokoetan erabili izan zen. XX. mendean egindako gabota aipagarri batzuk: Prokofiefen Classical symphony lanekoa eta Schoenberg-ek hari orkestrarentzat idatzitako suitekoa.