Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabrieli, Giovanni

Italiar organo-jotzaile eta musikagilea (Venezia, 1557 - Venezia, 1612). Andrea Gabrieliren iloba eta ikaslea zen, eta haren pausoak jarraitu zituen. 1584an San Markosko bigarren organo-jotzaile izendatu zuten bere osabak lehenengo lekua lortu zuenean. Kontzertuak, moteteak eta korurako musika (profanoa eta erlijiozkoa) idatzi zituen, besteak beste. Ospe handia izan zuen Italiatik kanpo ere; haren jarraitzaile izan ziren Schütz eta Praetorius musikagileak.