Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fuksia

iz. Bot. Enoterazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz txiki batzuei ematen zaien izena (Fuchsia). Hostoen azpian izaten dituzte loreak, zintzilikakoak. Adaburu biribil luzexka eta 4-5 hostoko korola izaten dute, oso kolore bizikoa. Berez Ameriketako eta Zeelanda Berriko tropiko lurraldeetakoak dira. Baratzetako eta lorategietako apaingarri gisa erabiltzen dira. Mota asko dira: F. magellanica, F. fulgens, F. arborescens etab.