Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fukui

Honshu uharteko hiri japoniarra (Japoniako itsasoan). Sedaren langintzagatik da ezaguna X. mendetik aurrera. 200.509 biztanle ditu (1973). 1948ko ekainaren 28ko lurrikarak hiriaren zati handi bat hondatu zuen. Hiritik hurbil, Eihei-ji tenplua dago, 1244ean Dogen-ek eraikia.