Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fujiyama

(Eusk. «Fuji mendia»). Japoniako gailurrik garaiena (3.776 m), Honshu uharteko sumendia. Azken sutzea 1708an izan zen. Kono itxurakoa da, eta bost aintzira ditu behealdean. Tontorra ia beti elurturik izaten du. Japoniarrek oso aintzakotzat hartzen dute haren edertasuna, eta artistek sarri erabiltzen dute bere lanen eredu gisa.