Fukazawa Shichiro
Japoniar idazlea (Isawamachi, 1914 - Shobu-Machi, 1987). Musikaria ere izan zen, eta Narayama-bushiko (1956, Narayama-ko balada) idazlanak eman zion ospea literaturaren alorrean. Liburu horrek mendiko lurralde batean jasotako kantu saila du oinarrian; goseak eragindako bizibide izugarri gogorra jasotzen du bertan. Beste zenbait kontakizun eta eleberri eman ditu argitara: Kai probintziako sehaska kantak (1965) eta Tokioko printzeak (1969). Oso estilo berezia du bere ezaugarri nagusia: doinu dotorea eta umore fina.