Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fujiwara

Japoniako noble familia handia. VII. mendean Nakatomi no Kamakok (edo Kamatari) sortu zuen, eta Japoniako enperadorearen gorteari Lehen Ministroak, erregeordeak eta gizon ospetsu handiak eman zizkion XII. mende bukaera arte. Familia horretakoak ziren Japonia klasikoko poeta eta idazlerik ezagunenak. X. mendetik aurrera, Fujiwara familia enperadorearen familiarekin lotu zen ezkontzen bidez, eta kampaku (erregeorde) tituluaz ahalguztidun egin zen; baina XII. mendean, Taira eta Minamoto leinu etsaiek aginpidetik kendu zituzten.