Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fujian

Txinako hego-ekialdeko itsasertzeko probintzia. Mugak: Chekiang, iparraldean; Kiangsi, mendebalean; Kwangtung hego-mendebalean; Ekialdeko Txinako itsasoa, ipar-ekialdean; Taiwaneko itsasartea, ekialdean; Txinako itsasoa, hego-ekialdean. 46.900 km2 eta 26.770.000 biztanle (1985). hiriburua Fu-chou da, “hiri zoriontsua” esan nahi du.  v  Historia. Sung dinastian (1127 - 1279) zehar ontzigintzarako eta itsas bidezko komertziorako gune garrantzitsua bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek itsasertzeko hiri nagusiak hartu zituzten eta 1949. urtean gudaroste komunistak Fujian bere egin zuen.  v  orografia. Oso menditsua da, itsasertzarekiko paralelo diren mendilerro asko daude. Wu-i mendiek hesi bat eratzen dute Fujianen eta Txinako barnealdearen artean; 1.800 m inguruko mendiak ditu mendilerro horrek. Ibaiak garrantzi handikoak izan dira, mendeetan garraiobide bakarrak izan direlako.  v  Klima. Tropiko inguruko klima da bertakoa, uda oso beroak ditu, eta negu hotzak. Tifoiak izaten dira udaren azkenaldian edo udazkenaren hasieran.  v  Biztanleak. Bertako % 99ak han leinukoak dira. Probintziak lau hiri nagusi ditu: Fu-txu, Amoy, sartu-irten handiko portuak biak; Txuan-txu eta Txang-txu.  v  Hizkuntza. Lau dialekto nagusi eta ehunka azpidialekto hitz egiten dira; Txinako probintziarik zatituenetakoa da hizkuntzari dagokionez.  v  Ekonomia. Bertako produktu nagusiak: azukre kanabera, fruitu garratzak, arroza, tea eta kakahuetea. Mea ugari dago: ikatza, burdina, kobrea, urrea, grafitoa eta kaolina, portzelana egiteko.