Fruela Ia
Asturiasko erregea 757-768 urteetan. Alfontso I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Kantabria eta Asturias bateratu zituen eta Galiziaz eta Euskal Herriaz jabetu nahi izan zuen. Arabiarren aurka borrokatu zen Galizian eta garai hartako Euskal Herriko mendebala hartu zuen (Veleia, Alabense, Osma eta Miranda de Ebro). Euskaldunek sari gisa eman behar izan zioten giza taldetik, Munia izeneko neskatoa hartu eta harekin ezkondu zen. Bere anaia Vimarano hil ondoren hil zuten bera ere.