Fronte Nazionala
(Fr. Front National) Frantziako erresistentziako mugimendua. 1941ean eratu zen, eta jatorriz komunista bazen ere, joera guztietakoei irekia zen, eta era askotako mugimenduak bateratzen ahalegintzen zen. Hala ere, 1943tik aurrera egin ziren elkartze berrietan ez zuen sartu nahi izan. Bera izan zen ipar eta hegoko eskualdeetan parte hartu zuen bakarra. Askatasunaren egunean, erresistentziako talde nagusia bera zen. Idazleen Fronte Nazionalak, Aragonekin, Les Lettres françaises eman zuen argitara.