Frondizi, Arturo
Argentinar politikaria eta legegizona (Paso de los Libres, Corrientes, 1908 - Buenos Aires, 1995). 1928. urtean Alderdi Erradikalean sartu zen, eta alderdi haren eskutik diputatu izendatu zuten 1946an. Frondizi hauteskunde orokorretara aurkeztu zela-eta Alderdi Erradikalean zatiketa gertatu zen, eta zatiketa haren ondoren Frondizik Hiritarren Elkarte Erradikal Zorrotza antolatu zuen. Alderdi haren hautagai zela, Argentinako lehendakari hautatu zuten 1958. urtean, peronisten laguntzarekin. Bere politika ekonomikoa oso zorrotza izan zen eta langileen haserrea piztu zuen, baina militarrek ere ez zuten begi onez hartu, eta 1962. urtean eraitsi egin zuten bere kargutik.