Front Range
Estatu Batuetako Rocky Mountains edo Mendi Harritsuen erdialdeko mendikatea. 480 km luze eta 46-80 km zabal da. Wyoming hego-ekialde ondoko Casperretik Colorado hego-erdialdeko Fremont countyraino luzatzen da. Front Rangeko mendi gehienak 4.000 m-tik gorakoak dira; Long Peak da garaiena (4.435 m). Meategi ugari eta aisia leku ezagunak daude Front Rangen. Mendi hauetan sortzen dira Cache La poudre eta Kolorado ibaiak.