Frantzisko Ia Nafarroakoa
Biarnoko bizkondea, Bigorrako eta Foixko kondea 1472-1483 bitarteko urteetan eta Nafarroako erregea 1479-1483 urteetan (1468 - Paue, 1483). Gaston Foixko kondearen eta Madalena Frantziakoaren semea eta Leonor Nafarroako erreginaren biloba zen. Amona hil zenean egin zuten errege. Agramondarren eta beamontarren arteko gerren garaian izan zen errege baina bere erregeordeek izan zuten benetako aginpidea. Pozoituta hil zen Pauen, Fernando Katolikoa Aragoiko erregeak eta Nafarroa Gaztelako koroaren esku utzi zuen Leringo kondeak bultzatu zuten hilketa baten ondorioz.
- Frantzisko Asiskoa,
- Frantzisko Borjakoa,
- Frantzisko Fernando Habsburgekoa
- Frantzisko Ia Alemaniakoa
- Frantzisko Ia Frantziakoa
- Frantzisko Ia Nafarroakoa
- Frantzisko Ia Siziliakoa
- Frantzisko IIa Erroma eta Germanietakoa
- Frantzisko IIa Frantziakoa
- Frantzisko IIa Sizilia Bietakoa
- Frantzisko Josef Ia Austriakoa