Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

frantses-porru

iz. Bot. Liliazeoen familiako belar landarea, urtero muskil mamitsuak eta jateko oso onak diren lurpeko zurtoinak ematen dituena. || Belar landare horren muskil mamitsua. ik. esparrago, zainzuri. Badira anitz mota familia berekoak, baina ezagunena Asparagus officinalis da. 50 cm inguru hazten dira luzatzen utziz gero. Oso adartsuak eta hosto mehekoak izaten dira orduan. Lur tontorren azpian eduki ohi dira landare horren kimu berriak, bigunagoak izan daitezen. Kimu horiek dira janari industrian kontserba poteetan sartzen direnak.