Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

frantses-patata

iz. Bot. Konposatuen familiako landarea, patataren antzeko erraboilak dituena (Helianthus tuberosus). 2 m luze egin daiteke. Hostoak biribil luzexkak izaten ditu, latzak ukiturako; loreak, kolorez horiak eta sortetan bilduak. Berez, Mexikokoa da, baina lurralde askotara dago zabaldua gaur egun, uzta emateko lur gozorik ez baitu behar. Gizonaren elikaduran asko erabili izan da ematen duen erraboila. Diabetes eritasuna duenarentzako oso ona da. Zuztarra eta hostoak abereen bazkarako erabil daitezke.